Real Club Jolaseta, EuroHockeyk 2024ko Urteko Kluba izendatua
Europar Belar Hockey Federazioak (EuroHockey) Real Club Jolaseta izendatu du 2024ko Urteko Kluba, hockeyaren sustapenean, goi mailako txapelketen antolaketan eta kirolaren balioekin duen konpromisoan egindako lan bikainagatik.
Denboraldi honetan zehar, klubak hainbat ekitaldi garrantzitsu hartu ditu, besteak beste: Espainiako Infantil, Máster eta Hockey+ txapelketak, Gabriel Arias Oroimen Txapelketa eta hezkuntza-izaerako “Jolaseta, balioen familia” programa.
Jolaseta hockeyaren kategoria guztietan aktiboki parte hartzen duen kluba da —lehen taldeak, harrobia, máster, mamis eta papis— eta, gainera, euskal kluben artean jokalari olinpiko gehien hezi dituena da.
Euskal Hockey-tik gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiogu Real Club Jolasetari, merezimendu osoz jasotako aitorpen europar hau dela eta.
Zorionak!
