Euskal Federazioa goraipatua RFEHren MENDEURRENEKO TOURREKO geldialdian, Iruñean
Joan den azaroaren 18an RFEHren MENDEURRENEKO TOURRAk Iruñean zuen azken geldialdietako bat.
Oraingoan Nafarroa zen anfitrioia eta Teresa Motosek antolatu zuen ekitaldia. Euskal Federazioak aipamen bat jaso zuen Nafarroako hockeyarekin izandako lankidetzagatik.
Hemendik zoriondu nahi dugu Teresa Motos, gure kirolaren bultzatzaile nagusietako bat baita Nafarroan. Eta benetan eskertzen dugu aitorpen hau.
Agustin Rojo Euskadiko Federazioko presidentea eta Santiago Deó, RFEHko presidentea.