EUSKADI SELEKZIO AUTONOMIKOEN SUB-16 TXAPELKETARAKO PREST

Otsailaren 29tik, osteguna, martxoaren 3ra, igandea, Bera-Bera eta Zubietako zelaietan jokatuko den 16 urtez azpiko selekzio autonomikoen txapelketaz gozatzeko aukera izango dugu.
Gizonezkoen 11 selekzio autonomikoren eta emakumezkoen 10 selekzioren parte-hartzearekin, txapelketa hau erakusleiho ezin hobea da hockeyaren etorkizuneko promesez gozatu ahal izateko.
Animatzen zaituztegu bertara joatera, lehiaketa jarraitzera eta gure Euskadiko Selekzioei laguntzera.
Jarraitu gure sare sozialak ordutegien eta emaitzen berri izateko!!!