ARAUDIAK

Euskal Hockey Federazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna ditu, eta kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak eta kirol-elkarteak biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan hockeyaren modalitatea praktikatzeko, sustatzeko eta antolatzeko. Kirol-modalitate honek bi diziplina ditu: areto-hockeya eta belar-hockeya.